Bioterra 2015ko ekainaren 5tik 7ra Ficoban, Irunen
Aurtengo Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka, ekainaren 5, 6 eta 7an ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Hiru egun hauetan zehar 140 erakusketari ikusgai eta hainbat tailer eta hitzaldiak izango dira. Aurtengoan bisitarientzat sarrera dohainik izango da.
Hitzaldiei dagokienez, igande goizean, ekainaren 7an, Erreka 20 Arkitektura bulegoko Silvia Urrutxirekin batera, Oreka Arkitekturako kideok izango gara “ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA. ERAIKIN ADEITSUA HAURTZAROAREKIN ETA INGURUMENAREKIN” izenburua izango duen hitzaldian.
Ekainaren 6an, larunbata, EKIAN Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen Elkarteak sustatua, Jakoba Errekondok bere liburu “Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz” aukeztuko du.
Larunbatean bertan ere, goizez, Javier Petralandak “Geobiologia. Etxea, garenaren isla” hitzaldia emango du.
Aipatzekoa eguneroko jardueretan EKIANek antolatutako “Zuhaitza+Sustraia” txikientzako eskulan tailerra.
Egitarau osoa Bioterrako web orrian: