Baserri historiko baten zaharberritzea Eskoriatzan, Gipuzkoa

Sorautz, XV.mendeko baserri historikoa, oasi txiki bat bezela aurkitu genuen Eskoriatzako herrian, Bolibar errekaren alboan.

Euskal Herriko baserri gehienen antzera bioklimatikoki oso ondo kokatua dago; hegora begira, iparretik babestuta eta errekatxoa aurrekaldean, ekialdetik mendebaldera.

Harrizko horma gehienak mantentzeko moduan bazeuden ere, erabateko zaharberritzea behar zuen eta gainera bi etxebizitzetan banatu behar zen. Gauzak horrela, baserriaren izaera ahalik eta gutxien aldatuko zuen, baina era berean egungo bizimodura moldatuko zuen zaharberritze bat burutu behar zen. Ezertan hasi aurretik ordea, arkeologo batek baserriaren azkerketa arkeologikoa egin zuen.

Bi etxebizitzak ezker-eskuin banatu ziren, ekialdera eta mendebaldera, hegoa eta iparra bi etxebizitzei eskainiz. Diseinuan ere geometria naturalaren neurriak erabili dira (egituran, estalkian, arkuetan,…).

Baserria bioeraikuntza irizpideekin zaharberritu da, material ekologikoak erabiliz: harrizko hormak eta egurrezko egitura; kortxoa, zelulosa eta egur-zuntz isolamenduak; buztin egosizko lauza eta egurrezko lurrak; zelulosa (birziklatua) eta igeltsu xaflazko trenkadak; akabera guztiak, bai olio eta baita margoak ere, naturalak dira. Ur beroaren ekoizpenean biomasa erabili da eta berokuntza horma irradiatzaileen bitartez gauzatu da. Instalazio elektrikoa ere biobateragarria da.

Teilatupera igoera

Hegoaldetik

Hego-ekialdetik

Visit Us On TwitterCheck Our Feed