Koloreak
KOLOREAREN GARRANTZIA ESPAZIO EZBERDINETAN
Gizakiaren fisiologian eta izakeran eragin haundia dute koloreek eta, pertsona bakoitzagan eragina badute, elkarren arteko harremanetan ere bai. Horregatik, oso garrantzitsua da espazio ezberdinak zein koloretan margotzen ditugun.
Etxea ondo argiztatu eta margotuz gero, giro alai eta osasungarriak lor daitezke. Argi dago eguzkitik datorkigun argi naturala dela argirik onena; gizakiak behar dituen uhin elektromagnetiko guztiak ditu eta gainera energia aurrezten laguntzen du. Baina, horretaz gain, espazioak erabat aldatzen dira kolorearen arabera. Imajinatu al duzu inoiz egongela gorri gorri bat? Eta egongela bera berde berdea? Edo, txuri txuri bat? Espazioa berdina izan arren koloreak izaera guztiz ezberdina emango lioke kasu batean zein bestean.
Kontutan izan behar da baita tono bakar bati soilik garrantzia emanez gero, luzera erasokor eta desorekakor bihurtuko zaigula. Kontrasteak beharrezko dira oreka bat bilatzeko.
Kolore beroak: gorria, laranja eta horia
- Aktiboak, dinamikoak, gazteak.
- Lan intelektualak egiten diren guneetarako egokiak, baina ez kolore soil gisa, gehiegiak urduritasuna eta narritadura sortzen bait ditu.
- Naranja: energia, poztasuna, sormena. Sukaldean, jangelan eta haurren jolas-gelan egokia, batez ere beste kolore batzuekin nahasian. Gehiegiak antsietatea sor dezake. Dastamenarekin erlazionatua dago.
- Horia: eguzkiarekin lotua, intelijentzia, ikasketa eta memoriaren pizgarri. Liburutegi eta ikasgeletarako egokia, batez ere orlegi, more eta urdinaz nahasian. Hori gehiegiak nekea sor dezake. Ikusmenarekin erlazionatuta dago.
- Gorria: sua, bizitza, energia, indarra, gizonezkoa,… Indar berezia du gorriak eta tamaina egokian depresioei eta anemiari aurre egiten laguntzen du. Gehiegiak aldiz agresibitatea eta narritadura sortzen ditu. Usaimenarekin erlazionatuta dago.
- Apalduz gero hormetan erabil daitezke berotasuna, goxotasuna eta argitasuna lortzeko.
Kolore hotzak: orlegiak, urdinak eta marroiak.
- Pasiboak, estatikoak eta moderatuak.
- Gune lasaietarako egokiak (logelak adibidez).
- Hotzak izaki, berezko leku beroetan freskotasuna ematen dute.
- Orlegia: armoniaren, segurtasunaren, tolerantziaren eta barneko bakearen kolorea. Natura bizia. Urdinarekin batera lasaigarria. Gehiegiak aspergarritasuna sortzen du.
- Urdina: segurtasuna, konfiantza, bakea eta lasaitasuna. Espiritualitatearekin, emakumezkoarekin eta urarekin erlazionatua.
Txuria
- Argiaren eta garbitasunaren kolorea.
- Argia isladatzen du.
- Beste kolore batzuk nabarmenzteko eta espazio txikiak argitzeko eta bizitzeko erabilia.
- Komun, sukalde eta gela txikietan egokia.
Beltza
- Eguzki energia xurgatzen du.
- Dekorazioan oso kantitate txikitan erabiltzea komeni da, bestela ezinegona sortzen da duen gogortasunagatik. Boterearen, biolentziaren eta heriotzaren kolorea.
- Marroi, gris edo urdin oso ilunak erabiltzea hobe beltzaren lekuan.
Grisa
- Beltzak eta kolore ilunek bezela energia xurgatzen du.
- Tristetu eta nekatu egiten du.
- Zoritxarrez, bere seriotasun ikutuagatik bulego eta leku publikoetan sarri erabilia.
Kolore gogor eta biziak
- Potentzia, indarra, maskulinitatea.
- Egoitzak txikiago egiten dituzte.
- Gune zabaletarako utzi, bestela ezinegona eta artegatasuna sortuko dute gugan.
Dena den, ez dago ezer norberen sentipenen gainetik. Koloreek sarritan bizitzan zehar izandako esperientzia ezberdinen ondorioz sentsazio bat edo beste uzten dute gure barnean eta sentsazio hoiek gure buruak gordeta izaten ditu. Ez dugu begiekin ikusten, buruarekin baizik. Horregatik, koloreak aukeratzeko orduan, oso garrantzitsua da aipatutakoak kontutan izatea, baina norberen barruari erreparatuz.