Bioeraikuntzaren Adiskideen bilera ekainaren 15ean Etxarri Aranatz eta Arbizun

Bioeraikuntzaren Adiskideen hurrengo bilera Etxarri Aranatz eta Arbizun ospatuko dugu, ekainaren 15ean, larunbata.

Goizean Josu Jauregi bioeraikitzaile eta geobiologoak “Hezetasunak, patologiak… diagnostiko eta konponketa”  hitzaldi tailerra emango du.

Arratsaldean Arbizuko Eko Kanpina bisitatuko dugu.  Bertan lastoz eraikitako eraikinak, modulo “prefabrikatu” ekologikoak, naturalizatutako igerileku bat eta beste gauza asko erakutsiko dizkigute.

Bilera ospatuko dugun egunean bioeraikuntzaren inguruko ikastaro batzuk ere martxan izango dituzte eta hauetan egin dituztenak ikusi ahal izango ditugu.

ETXARRI ARANAZ – ARBIZU (programa eta kokapena)