“Bioeraikuntzaren Adiskideak” taldearen hurrengo bilera martxoaren 9an Mataukun

Bioeraikuntzaren Adiskideen-GEA hurrengo bilera martxoaren 9an, larunbatean, Mataukun (Gasteiz ondoan) ospatuko dugu. Gogoratu deialdia irekia dela eta edonork parte har dezakeela. Azken bileratan lagun asko biltzen gabiltzanez oraindik ezin izan dugu hitzaldietarako leku aproposa aurkitu. Gehienez bi astetan hitzaldien lekua zehaztuko da.
Egitaraua honako hau izango da:

 

10:30 Aurkezpena eta iradokizunak.

Ondoren, hitzaldiak:

“Bioeraikuntza proiektu jasangarriak egiten al ditugu?” (Rafa Etxebarria geologoa)

“Berokuntza sistema eraginkorrak: biomasa, eguzki energia…” (Beroguzkiko Joxean)

“Beroa metatzen duten berogailuak”  (Ekosuako Sara eta Juan Luis)

 
16:00 Konprimitutako lur blokeak erabiliz (BTC) zati handi batean autoeraikia izan den etxe batera bisita.

 

Bazkaria, ordu biak aldera izaten da eta norberak eraman ohi du.

Hizlariaren saria, bidaia eta kudeaketa gastutarako ahal duenak 10 € eman ditzala eskatuko da.

 

Visit Us On TwitterCheck Our Feed