Oreka arkitektura estudioa

Oreka Arkitektura 2006an sortu zen, ingurugiroa eta gizakia errespetatzen dituen arkitektura osasuntsu bat burutzeko helburuarekin. Ekaitz Uribe Rus, Nagore Tolosa Irazusta eta Amaia Agiriano Arrese arkitektoek osatu dugu. 2.005ean Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ikasketak amaitu eta arkitektura bulego ezberdinetan lan egin ondoren geure ibilbidea hastea erabaki genuen. Ordurako bioeraikuntzako zenbait ikastaro eginak genituen eta 2.006-an Oreka Arkitektura sortu genuenetik, arlo hortan sakonduz joan gara, gero eta eraikin jasangarriagoak burutzeko helburuarekin. Besteak beste Nagore Baubiologie Institutoak emandako Bioeraikuntza masterra burutzen ari da. Egun Amaiak hezkuntza alorrean ibilbide berria hasi du eta Ekaitz eta Nagore gabiltza lanean.

Zer eskaintzen dugun

  • Zaharberritzeak, eraikin berriak, aholkularitza, jarduera proiektuak, arau aldaketak,… arkitektura eta hirigintzarekin zerikusia duen edozein lan egiten dugu.
  • Proiektu bakoitza irizpide bioklimatikoei, bioeraikuntza eta tokian tokiko arkitekturari egokitzen saiatzen gara.
  • Horretaz gain, geobiologia, geometria naturala eta feng shui-aren ikuspegia ere gehitzen dizkiegu gure lanei.
  • Eta, guzti hau, beti ere, bezeroarekin adostutako arkitekturan oinarrituz.
Visit Us On TwitterCheck Our Feed