Materialak

Gaur egun prozesu industrialetako hondakin produktuak eraikuntza prozesuan berrerabiltzen dira. Setakeriazko publizitate bitartez, suposatutako isolamendu maila, jartzeko erraztasuna, itxurako akabera eta abarren atzean merkataritza irabazi handia ezkutatzen da. Gauzak honela, eraikuntza materialak biologikoak izatetik (lurra, karea, harria, egurra, …) prozesu mekaniko eta kimikoak jasandako produktu izatera pasa dira (zementua, altzairuak, aglomeratuak, txapeatuak, …).

Jakina da ordea eraikuntza materialeen ezaugarriek airearen kutsadurak, zaratak, kutsadura elektromagnetikoak edota telefonia mikrofrekuentzien kutsadurak beste eragiten dutela erabiltzaileon ongizate fisiko eta emozionalean.

Eraikina gure hirugarren azala da eta arnasa hartu behar du. Bere paretek aireztapen normalaz gain arnasketa jarrai bat ahalbidetu behar dute. Material higroskopiko eta porotsuen erabilerak eraikinaren arnasketa erraztuko dute. Horrela, hormaren lehenengo zentimetroak oso garrantzitsuak dira eraikin barneko hezetasun erlatiboa erregulatzeko. Giro on bat lortzeko eraikin barneko airearen hezetasun erlatiboa erregulatu eta %50-55 bitartean mantentzeko gaitasuna eduki behar dute eraikuntza material eta elementuek. Airea asko lehortzen bada (erradiadore bidezko berokuntzarekin adibidez) mukosak gaixotzen dituzten germenak errazago ugalduko dira. Airea oso hezea bada aldiz, giroa nekagarria izango da.

Hau dela eta kontu handia eduki behar da gainestaldura eta margoak aukeratzeko orduan: eraikina hermetikoki estali beharrean honen eta kanpoaldearen arteko hartu emana erraztu behar dute. Poro itxiko isolamendu eta margoak, plastifikatuak, moketak,… ekidingo dira eta isolamendu naturalak (kortxoa, zelulosa, egur zuntza, kalamua, artilea,…), silikatuzko margoak, olio eta argizari naturalak erabiliko.

Ongizate termikoa ere ez da airearen tenperaturaren araberakoa bakarrik. Berokuntza sistemak eta hormetako materialek izugarrizko eragina daukate. Hormak beroa gordetzeko gai diren material beroekin eraiki behar dira.

Horretaz gain, giroa osasuntsua izan dadin erabilitako materialak ez dira karga elektrostatikoz kargatu behar, hau da, eroaleak izan behar dira. Material sintetiko gehienak ukitu edo igurztean elektrostatikoki kargatzen dira eta ondorioz, ahalik eta elementu naturalenak erabiltzen saiatu behar da. Egurra, kortxoa, zuntz naturalak, keramika (egositako lokatza), lurra edota olio naturalak ez dira estatikoki kargatzen eta giroaren kalitateari on egiten diote.

Gizakiak planetaren azaleran erradiazio natural eremu baten erdian dagoen antena batek bezala funtzionatzen du, oreka zelularrerako beharrezkoak diren erradiazio naturalak jasoz. Eraikinak trukaketa kosmo-teluriko hauek erraztu behar ditu, eta estalki eta zorua batez ere mikrouhin biologikoei iragazkorrak izan behar dira. Hau kontutan hartuko da batez ere lo egiteko, egoteko edo elikagaiak gordetzeko lekutan.

Material guztiek bibrazio berezi bat daukate, eta bibrazio honek erabiltzaileongan eragina dauka. Bibrazio hau kinesoloia edo Bovis testaren bitartez neurtu daiteke. Materialen biologia kalitatearen eta bizidunengan daukaten eraginaren artean erlazio zuzena dago.

Materialak ustelgaitzak eta erregaitzak izan behar dira eta ez dute gasik askatu behar. Elementu sintetikoek batez ere, gai kimiko ugari emititzen dituzte, kaltegarriak izan daitezkeenak eta ekidin beharrekoak:

  • 1- FORMALDEHIDO EDO FORMOLA: pozoitsua eta minbizi sortzailea da. Erretxin sintetikodun aglomeratutan, isolamendu akustikorako erabilitako materialetan, urea-formol apar produktutan, zenbait margotan, desinfektatzeko produktutan, kola, margotutako papera eta abarretan aurki daiteke. Arnastean mukosen (sudurra, eztarria, begiak ) gorridura eragiten dute.
  • 2- BINILO KLORUROA: Denbora pasa ala airera jaurtitzen da eta osasunerako kaltegarria da. P.V.C. an aurki daiteke (gaineztaduratan, hodietan, leihoetan, e.a.). Sute batean erretzean pozoituta hiltzen gaituen azido klorhidrikoa sortzen da.
  • 3- PENTACLOFENOLA: Egurrarentzat egindako tratamendu fungizidatan aurki daiteke batez ere, baina baita ehun eta larrutan edota kola eta margotan ere.

Y por último, señalar, que hay que tener en cuenta los costos energéticos de la extracción, preparación y transporte y que hay que emplear los materiales más naturales y cercanos posibles.

Harria

  • Egituratuko materiala
  • Energia kosmo-telurikoen eroale eta burrunbatzailea
  • Geruza erradiaktibodun harriak ekidin behar dira
  • Batez era kare-harri dentsoak, eskistoak, gresak erabili. Granito eta tobak gutxiago erabili.
  • Kuartzo asko daukaten granitoak ez dira gomendagarriak. Kuartzo eta silizeak baldintza geopatikoak anplifikaketa bidez handitzen dituzte
  • Harriaren polaritatea mantendu behar da ahal den neurrian. Harrobiko norantza mantendu behar da horman.
  • Mortairu onena karez egindakoa da. Gogortzean aurretik izandako harria bihurtzen da berriz.

Tapia eta adobea

  • Inertzia termiko ona
  • Isolamendu termiko eta akustiko ona
  • Mikrouhinei iragazkortasun ona
  • Higrometria erregulatzailea
  • Kare edo zementu gutxirekin nahastuz gero erresistentzia handia lor daiteke
  • Hormigoi eta mortairuekin bezala materialaren granulometria naturala aldatu behar da Fulleren kurbaren bitartez.
  • Ez da hondakinik sortzen, materiala lurrera itzultzen bait da.

Lur egosia

  • Buztina erabiliz prestatua. Egostean 1.000 ºC gainditzen ez badira material neutroa da .

Zulatutako adreilua

  • Aireztapenik ez badago zuloetako airea hil egiten da (ioiak + gasa)
  • Karea mortairuak erabili ezean adreilua ez da arnasteko gai izango.
  • Bero eta hezetasunaren erregulatzailea
  • Egostean 1.300 ºC tararte helduz gero adreiluek egitura mikroporosoa galtzen dute.

Adreilu trinkoa

  • Barne pareta eta eustormatan erabilia.
  • Adreilu errefraktarioen kasuan kolore argiena daukatenak aukeratu behar dira. Kolorea kare eta metal proportzioen adierazlea da.

Keramikazko blokeak

  • Transmitantzia gutxitzeko diseinaturik daude. Obran jartzeko erraztasuna da bloke hauen abantaila nagusia. Aurrekoen ezaugarri berdinak dauzkate. Lotura bikoitz bidezko eraikuntza prozesua erabili daiteke, isolamendu termiko nahiz akustikoa handituz.
  • Bitrifikatuak ekidin behar dira.
  • Arnasketa permititu behar da.
  • Mortairu aproposak erabili behar dira.

Egurra

  • Material naturala, bizia, egituratua, ederra, baliotsua eta usaintsua da. Energia modu errazean eroaten duenez bioeraikuntzarako hobezina.
  • Neguko beherako ilargidun egunetan moztuz gero (azaroa, abendua, urtarrila, otsaila) ez du xilofagoen aurkako tratamendu beharrik.
  • Udazkenean moztuz gero basoko usaina mantenduko du..
  • Kanpoan, itzaletan, polaritate naturalaren norantza mantenduz eta lasai sikatu behar da.
  • Obran jartzean ere adaburua gorantz, iparralderantz edo ekialderantz jarriz polaritatea mantendu behar da.
  • Ezaugarriak:
  • Isolatzaile ona da, malgua, arina, lurrikaren aurkakoa.
  • Mikrouhinen iragazkortasun ona.
  • Eraikinari arnasa hartzen uzten dio.
  • Ez dauka karga elektrostatikorik.
  • Ioi negatiboak hedatzen ditu (euforimetria)
  • Ez du erradioaktibitaterik ematen.
  • Hezetasuna erregulatzen du. Berezko hezetasuna %18 baino gutxiagokoa da.
  • Eraberritu eta autogarbitzailea.
  • Gogozko usaina edo usain neutroa
  • Tratamenduak:
  • Olio, berniz eta margo ekologikoak erabiliz
  • Egituratan aurretik borax gatz bidezko xilofagoen aurkako tratamendua gomendatzen da.

Hormigoia

  • Biologikoki hila dagoen materiala
  • Erradiazio teluriko negatiboak handitzen ditu (100 Ghz) 3 eta 28 Ghz banda biologikoa apurtuz..
  • Burdinarekin armatuz gero Faraday kaxa efektuaren ondorioz lurreko eremu magnetikoa nahasten du. Burdin guztiak 12 ohmio inguruko erresistibitatedun lotura bidez lurrera konektatu behar dira.
  • Hormigoi batzuek eraikin barneko erradaiktibitatea handitzen dute. Eremu granitikotan, kareharrizko jatorridun hormigoiek erradiaktibtatea gutxitu dezakete.

Biohormigoia

  • Aurreko ezaugarri negatiboak gutxitzea bilatzen da:
  • Zementu garbiak eta eskoria gabeak aukeratu behar dira.
  • Graba bezala silizean eskasak eta magnesian aberatsak diren kaltzitak eta balastoak erabiliko dira, ahal bada kareharrizko jatorria daukatenak. Graba erradiaktiboak ekidingo dira.
  • %60 inguru karerekin nahastuko dira (ahal izanez gero hidraulikoa). Erresistentzia eta gogortze abiadura gutxituko dira, baina aerosolen jarioa ekidingo da.
  • Armadurak ahal bezain beste gutxitu eta lurrera lotu.
  • Formak lasaitu egituraren diseinua zainduz.

Kareak

  • Bizirik dagoen materiala da.
  • Egitura mikroporosoa daukatenez hormei arnasen uzten diete.
  • Haize eta uraren aurrean irazgaitza izanik ur lurrinaren aurrean iragazkorra denez kondentsazioak ekiditen dira.
  • Efloreszentziak ekiditen dira
  • Burrunba gaitasun handia

Igeltsua (naturala)

  • Hezetasuna xurgatu eta emateko gaitasuna daukanez gelen hezetasun maila erregulatzen du.
  • Material naturala.
  • Tenperatura baxua erabiliz lortzen da (150ºC)
  • Neutroa, burrunbatzailea, moldeagarria eta argitsua da.

Kortxoa

  • Ustelezina
  • Hidrofugoa
  • Zurruna
  • Mikrouhinei iragazkortasun ona
  • Kondentsazioen aurkako isolatzaile termiko eta akustiko ona.

Berniculita eta perlita

  • Bero bidez handitutako jatorri mineraldun materialak.
  • Aglomeratutako paneletan, hormigoi arinetan eta forjatuak arintzeko erabiltzen da.
  • Erregaitzak
  • Arinak
  • Isolatzaile termiko eta akustikoak
  • Mikrouhinen aurrean iragazkortasun ona

Zelulosa zuntzak

  • Zuntz begetal eta berreskuratutako paperetik lortzen dira eta erregaitzak izateko eta lizuna eta marraskariak jasateko beharrezko dituzten produktuak gehitzen zaizkie.
  • Obran silikato lotzaile batekin edo injektatuz jartzen dira.

Lana de roca

  • 1.600ºC tan harkaitza urtuz lortzen da. Erretxin bidez panelak egiten dira eta uhin mineral bidez gainestaltzen dira.
  • Erregaitza.
  • Hidrofugoa.
  • Mikrouhinen aurrean iragazkortasun ertaina.

Burdingorria

  • Estaltze material zaharra.
  • Korrosioa jasateko gaitasun ona.
  • Mikrouhinen aurrean iragazkortasun ona.
  • Eroale eta trukatzaile ona.
  • Zinkarekin batera latoia, eta eztainuarekin brontzea.
  • Estalkiko errematetan erabiliz gero deskargatzaile aproposa da eta barne airearekin kontaktuan jarriz gero tximistorraz naturala.

Zoruen estaldua

  • Erabiltzailearen zapatekin konexio telurikoa mantendu behar dute.
  • Material kalkareo dentsuak, arbela eta gres kalkareoak aproposak dira.
  • Silizezko gresak, granitoak eta silizezko marmolak ez dira gomendagarriak.
  • Buztinezko baldosak (900ºC tararte egosiak).
  • Kare hidraulikozko mortairuak erabili behar dira obran jartzean.
  • Egurra eta banbua ere oso aproposak.

Linoleoa

  • Kortxoa, egurra, linaza olioa, yutea, erretxina (colofonia) eta pigmentu naturalak erabiliz egindako produktu naturala da.
  • Aplikazio anitz dituen produktu bikaina da.
  • Artilezko, yute arpilerazko, arto horriko, e.a. ko moketak.
  • Poliamidazko moketa akrilikoak jarri behar badira, antiestatikoak aukeratu behar dira.
  • Biniloak, polipropilenoak e.a. ekidin behar dira.

Hormen gaineztaldurak

  • Ez dute airearen kualitate ionikoan eragin behar, ur lurrinaren eroale onak izan behar dira, arnasketa utzi behar dute, usain atsegina izan behar dute eta antiestatikoak izan behar dira.

Beira

  • Antzinatetik ezagututako material hau urtze bidez eraldatutako silizez, potasa edo sosa bezalako material alkalinoz, karez eta berun oxidoz osatuta dago. Masa gardena, gogorra baina hauskorra da.
  • Beiraren aspektu garrantzitsuenetako bat ultramoreen aurrean iragazkortasuna da, %3 a bakarrik uzten bait du igarotzen.
  • Ultramoreek airean dauden germenak hiltzen dituzte, airea ionizatzen dute eta gizakion hainbat gorputz funtziotan laguntzen, D bitaminaren eraketan adibidez.
  • Berun gabeko kuartzozko beirak ultramoreen %85a pasatzen uzten du.
  • Hobe da 6-8mm tako beira bakar bar jartzea eta isolamendu termikoa kontraleihoen bidez lortzea.

Margo naturalak

Laka, berniza, lasurra,… izan margoen konposaketa oso desberdina da. Osagai guztiak batzen dituen lotzailea, margoari gorputza emateko karga, barneratzea errazten duen disolbatzailea, kolorea ematen dion pigmentua, eta lehortzaileak, loditzaileak, agente banatzaileak, agente kontserbatzaileak, e.a. bezalako gehigarriak dauzkate beti.

Lotzailea da batez ere margo naturalak sintetikotatik bereizten dituena. Margo naturalen gehien erabiltzen dena linaza olioa den bitartean erretxin sintetikoak dira erabilienak margo sintetikotan. Disolbatzailea zitrikotatik lortutako olioa izan ohi da margo naturaletan, eta ura, hidrokarburo esentzia, alkohola, zetona, e.a. sintetikotan. Beste gainontzeko osagaiak funtsezkora mugatzen dira margo naturaletan eta hauen toxikotasun maila oso baxua edo hutsa izaten da.

Margo naturaletako osagaiak kimika begetala edota mineralak bezalako elementu naturaletatik erauzten dira, gai berriztagarri eta ez toxikoetatik, atmosferako berezko gunea mantenduz eta energia aurrezten duten prozesu industrial arduratsuak erabiliz.

Margo sintetikoek batez ere gauzatze eta sikatze prozesuan jaurtitzen dituzten lurrunak (urteetan zehar luza daiteke lurrin jaurtiketa) erraz barneratzen dira bizidunen gorputzera eta nerbio sistemari eragiten diote. Esposatze kronikoak gaixotasun ugari sor ditzake, asma, alergiak, buruko minak edota garunaren atrofiaren ondorio den zahartzaro aurreko dementzia.

Sarritan ekologiko bezala saltzen diren “ur margoek ez dauzkate disolbatzailearen konposaketan sintetikoek dauzkaten bentzenoa, toluenoa edota xilenoa (europako hainbat herrialdetan debekatua) bezalako gai minbizi sortzaileak, baina bai glycol eterrak eta beste zenbait gai arriskutsu. Gainontzeko beste osagai guztiak berdinak dira margo sintetiko eta ur margoetan, eta beraz maila berdinean toxiko eta kaltegarriak.

Gai hauen inguruko txostenak edonoren eskura daude segurtasun arautegitan, azterlan zientifikotan, Hamburgo Unibertsitateko bat kasu.

Margo naturalak industri arduratsu eta zaindutan ekoizten dira, kimika begetala eta etorkizunera begira dagoen puntako teknologia erabiliz. Produktuak ospeko laborategitan testatzen dira, zertifikazioak edukitzen dituzte eta kalitate eta ingurugiro arautegi gogorrenak betetzen dituzte.

Margo naturalen ezaugarri garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

  • Batez ere linaza olioari esker euskarrian sartzeko gaitasun handia, sintetikoetan baino askoz handiagoa.
  • Askoz elastikoagoak dira eta ondorioz egurraren mugimenduetara erraz egokitzen dira, ezkatadurak eta zartadurak ekidinez.
  • Ur lurrinaren aurrean iragazkorrak direnez arnastu egiten dute, barne geletako giroa osasuntsu mantenduz.
  • Ez dira elektrostaikoak, eta ondorioz alergia eta beste zenbait arnasketa problema lasaitzen dituzte.
  • Produktu aukera oso handia da eta behar guztiak ase ditzakete.
  • Aplikatzeko eta mantentzeko errazak dira.

Produktua garestiagoa den arren margo naturalen errendimendua haundiagoa da (15-18m2 litrokogutxienez), geruzen artean ez da lixatu behar, ez da kiskalgailurik erabili behar, eskulana baxuagoa da, disolbatzaileak berrerabili egin daitezke, ez daukate osagai toxikorik (gaixotasunak gutxitzen dituzte), ez dute gerora kudeatu beharko diren hondakin toxikorik uzten…