Petra Jebens-Zirkel / Alfred Zirkel eta Oreka Arkitekturaren hitzaldia Donostiako Arkitektura Eskolan

Urtarrilaren 27an eguerdiko 12.30tan, I. Bioeraikuntza Jardunaldien baitan, bioeraikuntzaren inguruko hitzaldia izango da Donostiako Arkitektura Eskolan.

Petra Jebens Zirkel arkitektoa eta Espainiako Baubiologie Institutuko (IEB) lehendakaria eta Alfred Zirkel, informatikaria, autoeraikitzailea eta Espainiako Baubiologie Institutuko (IEB) idazkariak “Bioeraikuntza eta Autoeraikuntza”ren inguruan arituko dira. Aurretik Oreka Arkitekturako kideok “Bioeraikuntzari Sarrera” hitzaldia emango dugu.

Bioeraikuntza II 2016-1-27

Visit Us On TwitterCheck Our Feed