Azoleaga baserriaren birgaitzea Soraluzen, Gipuzkoa

Azoleaga baserriaren birgaitzea nekazal ustiapen ekologiko baten inguruan antolatutako proiektu zabalago baten kokatzen da.

Baserria malda handiko eremuan kokatuta dago, topografia honek baserriaren forma baldintzatzen du. Gure lana baserriaren gorputz nagusiaren egituraren birgaitze lanetara eta estalki berriaren eraikuntzara mugatu da. Lan hauek autoeraikuntza eta bioeraikuntza irizpideak erabiliz egin dira. Baserriaren jatorrizko izaera errespetatzea izan da helburuetako bat, egurrezko elementu originalak  berrerabili dira eta egur pieza berriak ordezkatzen zituzten pieza zaharren lekuan jarri dira.

Elkarri lotuta dauden nekazal proiektuak eta baserriaren birgaitzeak martxan dihardute etengabe.

 

 

Visit Us On TwitterCheck Our Feed