Bioeraikuntza irizpideak erabiliz eraikitako errentamendu babesturako 8 etxebizitzatako eraikina Zerainen, Gipuzkoa

Bioeraikuntza irizpide zorrotzak erabiliz 8 etxebizitzatako eraikin txiki bat eraikitzeko proiektuan parte hartzeko aukera izan dugu Zerainen. Gazte eta helduei zuzendutako etxebizitza eraginkorrak, argitsuak eta osasungarriak izango dira.

Talde lan handia egin behar da hain kalitate handiko materialak erabiliz eraikiko den eraikin hau errentamendu babesturako ohikoak diren merkatu prezioan egin ahal izateko. Eraikina bertako egurrezko entramatu arina erabiliz eraikiko da.  Isolatzeko erabilitako materialak kortxoa, egur zuntza eta zelulosa izango dira. Kare mortairuak erabiliko dira eta zimentazioak ez du armatutako hormigoirik izango.

Visit Us On TwitterCheck Our Feed