Etxebizitza bloketxoa Aranon, Nafarroa

Bioeraikuntza, bioklimatika, energia eraginkortasuna, energia jasangarrien erabilera, material naturalen erabilera… baina batez ere etxejabeekin batera energia mailan burututako lana da proiektu honen berezitasuna.

Aranon etxebizitza bat eta bi apartamentu txiki dituen etxe bloke txiki bat diseinatzeko enkargua jaso genuen. Etxejabeen etxea lehen solairuan kokatu da eta alkilatuko diren bi apartamentu txikiak behe solairuan. Atarian sartu eta eraikinak bihotzean patio txiki bat daukala ikusiko dugu eta, eraikinaren geometria zentruan kokatutako iturritxoaren bitartez, kanpoaldeko hormak zentru honekin energetikoki lotuko ditugu.

Bertatik itsasoa ikusten den arren, Arano mendian dagoen herri bat da. Udan etxeak freskatu eta neguan ez hozteko lekuko haizeak aztertu eta diseinuan integratu dira. Eguzkiaren zikloak ere kontutan hartu dira lehioak kokatzeko orduan.

Eraikina neurritan jartzeko eta antolatzeko geometría natural eta geobiologia irizpideak erabili dira, baina batez ere intuizioa izan da diseinu fasean etxejabeek eta arkitektook gidari izan duguna. Etxejabeekin batera, energia bereziak mugitu ditugu proiektu honetan.

Instalakutza elektriko biobateragarria diseinatu da.

Visit Us On TwitterCheck Our Feed