Kiribilka, kiribilka. Araiako enparantza ingurua antolatzeko ideien konkurtsoa

Plástikas osatzen duten Edurne Estankona Aldecoa-Otalora, Maria Ángeles Ramos Santiago eta Oscar Salicio Rego arkitektoekin elkarlanean, 2.010 urtearen hasieran Araiako Herriko Enparantza ingurua antolatzeko Araiako Udalak antolatutako ideien konkurtxoan parte hartu genuen.

Askotan jasangarritasuna, bioeraikuntza eta antzeko hitzak erabili eta potolo potolo eta haundi haundi sentitzen gara. Gure ustetan, guzti honetan aritzeak ez dauka zentzurik gutako bakoitzaren burujabetasunetik ez bada, gizartean ditugun bete beharrak eta eskumenak guztion artean adostutako hitzarmen baten oinarriturik ez badaude eta betetzen ez baditugu.

Honela, Araiako hau aukera ona iruditu zitzaigun egun administrazioa eta herriaren artean dagoen distantzia salatu eta kontraesanak azalerazteko.

Herriko sinboloa den kioskoa mugitu edo ez pentsatu, nora mugitu erabaki, hiri baratze ekologiko bat hemen jarri, 25 zuhaitz han eta antzekoen inguruan aritu beharrean, benetan jasangarria den herria lortzeko Araiako Udalari herritarren parte hartzea eta burujabetza bultzatzeko bideak ezartzera gonbidatu genuen.

Guzti hau Hundertwasserren 5 azalen teorian, Agenda 21ean, Life proiektuan, Javier Segarra arkitektoaren hirigintza lanetan eta abar eta abarretan oinarrituz…

KIRIBILKA 1

KIRIBILKA 2

KIRIBILKA 3