Lastozko etxea Urdaibaien, Bizkaia

Lagako hondartzatik ez urruti, paraje ikusgarrian, autoeraikitzen dabiltzan lastozko etxe baten eraikuntzan parte hartzen gabiltza.
Bizitzeko alaia izango den etxe bat sortzeko asmotan eraikinaren diseinuan bioklimatikaren irizpide zorrotzak eta geometria naturala uztartu ditugu. Gainera, autoeraikia izango den eraikin guztietan bezala, proiektu mailan bezeroekin lan handia egin da eraikuntza modua, epeak eta faseak beraien bizimoduarekin bateragarriak egin ahal izateko.
Egitura egurrezkoa izango da, itxiturak karez estalitako fardoz eraikiko dira, materialak naturalak eta instalakuntza elektrikoa biobateragarria. Eta guzti hau, ahal den modu errezenean eginda…

IMG_1565 IMG_1561 IMG_1559