Usadiozko sistemak berrerabiliz zaharberritutako nekazal etxea Hormazan, Gaztela

Burgosen kokatutako adobezko eraikin baten zaharberritzean parte hartzeko aukera izaten ari gara. Etxe honek baditu ere usadiozko arkitekturan erabilitako beste elementu interesgarri asko. “Gloria” deritzon berokuntza sistema eta haziak gordetzeko lurpeko siloak besteak beste. Gaztelako arkitekturaren altxortxoa gure ustez.

Usadiozko arkitekturako gehienen antzera bioklimatikoki oso ondo kokatua dago. Fatxada nagusia hegora begira dago eta honek bioklimatika irizpideak erabiltzeko aukera eman digu. Teilatu-hegalen luzera egokitu da eta negutegia eraikiko da.

Energia berriztagarriak erabiliko dira (biomasa eta eguzki plakak). Egongeletan “Gloria” sistema berreraiki da, gainontzeko gelak horma irraditzaileen bitartez berotuko dira. Euri urak ere ur-andela batean jasoko dira.

Zaharberritze prozesua kontu handi eta artisau erako sistemekin gauzatzen ari dira. Izan ere, jabeak argi zuen etxearen elementu baliotsu guzti hauek mantendu nahi zituela.

Hondatutako hormak berreraikitzeko Palentzian ekoiztutako adobea erabili da, ondoren karezko errebokoarekin estaliz. Egurrezko egitura berriz zedro egurrarekin erabat ordezkatu behar izan da. Zaharberritze prozesuan erabiliko diren materialak naturalak izango dira oro har (egur zuntza, kortxoa, olio eta margo naturalak, eta abar)

Lurpeko siloak ere berreskuratu dira. Leiho zaharretako batzuk ere garbitu eta berrerabili dira.

Adobeak Lurpeko siloa Hegaoldeko fatxada Argizuloa eta egurrezko sabai aizuna Zaharberritutako adobezko horma