Proiektuak
-
Bioeraikuntza irizpideak erabiliz eraikitako errentamendu babesturako 8 etxebizitzatako eraikina Zerainen, Gipuzkoa Bioeraikuntza irizpide zorrotzak erabiliz 8 etxebizitzatako eraikin txiki bat eraikitzeko proiektuan parte hartzeko aukera izan dugu Zerainen. Gazte eta helduei zuzendutako etxebizitza eraginkorrak, argitsuak eta osasungarriak izango dira. Talde lan handia egin behar da hain kalitate handiko materialak erabiliz eraikiko... Leer más
-
Lastozko etxea Igorren, Bizkaia Proiektu aberasgarria izaten ari da Igorren Unaiekin batera lantzen gabiltzan hau. Unai lastozko etxe bat eraikitzen dabil. Etxearen kokapena erabakitzeko Xabier Petralandak geobiologia analisia egin zuen. Proiektua idatzi eta Unai bete betean sartu zen bere biziko abenturatako bat izaten ari... Leer más
-
Alegiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) Hirigintza Ekologikoaren irizpideak ezarriz Alegiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerapen dokumentua idatzi dugu Nikolas Barandiaran Contreras arkitektoarekin batera. Alvaro Etxebarria Olaiz, Jose Miguel Toledo Etxepare, Igor Cubillo Egiguren, Rafa Etxebarria eta Edurne Goya Caracciolok ere parte hartu dutelarik. Hiria Antolatzeko Plan Orokor honen... Leer más
-
Azoleaga baserriaren birgaitzea Soraluzen, Gipuzkoa Azoleaga baserriaren birgaitzea nekazal ustiapen ekologiko baten inguruan antolatutako proiektu zabalago baten kokatzen da. Baserria malda handiko eremuan kokatuta dago, topografia honek baserriaren forma baldintzatzen du. Gure lana baserriaren gorputz nagusiaren egituraren birgaitze lanetara eta estalki berriaren eraikuntzara mugatu da.... Leer más
-
Elorrioko Txintxirri ikastolan haurreskola berria, Bizkaia Oso proiektu polita izan da Elorrioko Txintxirri ikastolakoekin eta batez ere bertako bazkide den Silvia Urrutxi arkitektoarekin batera landu dugun haurreskolaren eraikuntza. Izan ere, beti da berezia haurrentzako izango den espazio bat sortzea. Are gehiago, proiektuaren sustatzaileek haurren osasuna zainduko... Leer más
-
Familia biko hiru eraikin Ereñotzun, Gipuzkoa Sei familiak bultzatutako egitasmoa da hau. Familia bakoitzaren egoerari egokituta ezaugarri ezberdinetako familia biko hiru eraikin diseinatu dira. Sustatzaileek ezarritako abiaburu baldintza eraikuntza eta urbanizazio lanak bioeraikuntza eta bioingenieritza irizpideetan burutzea zen. Esan bezala, eraikin bakoitza familien egoera eta ezaugarriei... Leer más
-
Lastozko etxea Urdaibaien, Bizkaia Lagako hondartzatik ez urruti, paraje ikusgarrian, autoeraikitzen dabiltzan lastozko etxe baten eraikuntzan parte hartzen gabiltza. Bizitzeko alaia izango den etxe bat sortzeko asmotan eraikinaren diseinuan bioklimatikaren irizpide zorrotzak eta geometria naturala uztartu ditugu. Gainera, autoeraikia izango den eraikin guztietan bezala,... Leer más
-
Usadiozko sistemak berrerabiliz zaharberritutako nekazal etxea Hormazan, Gaztela Burgosen kokatutako adobezko eraikin baten zaharberritzean parte hartzeko aukera izaten ari gara. Etxe honek baditu ere usadiozko arkitekturan erabilitako beste elementu interesgarri asko. “Gloria” deritzon berokuntza sistema eta haziak gordetzeko lurpeko siloak besteak beste. Gaztelako arkitekturaren altxortxoa gure ustez. Usadiozko... Leer más
-
Baserri historiko baten zaharberritzea Eskoriatzan, Gipuzkoa Sorautz, XV.mendeko baserri historikoa, oasi txiki bat bezela aurkitu genuen Eskoriatzako herrian, Bolibar errekaren alboan. Euskal Herriko baserri gehienen antzera bioklimatikoki oso ondo kokatua dago; hegora begira, iparretik babestuta eta errekatxoa aurrekaldean, ekialdetik mendebaldera. Harrizko horma gehienak mantentzeko moduan bazeuden... Leer más
-
Lurrarekin eraikitako etxea Eskoriatzan, Gipuzkoa Etxetxo-ren ondoren, lurrezko tapia hormekin eraikitako gure bigarren lurrezko etxea da Eskoriatzako hau. 2012-ko maiatzan hasi ziren familibakarreko etxebizitza honen lanak eta aurrekoa bezala, hau ere bioeraikuntza eta bioklimatikako irizpideak jarraituz eraikitzen ari da. Etxearen kanpokaldeko horma gehienak, lurrezko eustormak... Leer más
-
Lurrarekin eraikitako etxea Aramaion, Araba Ahalik eta modu jasangarrienean eta bioeraikuntzako printzipioak betez eraiki nahi izan genuen Etxetxo, lurrezko etxea. Orubeak berak etxearen kokapen egoki bat eskaintzen zigun; hegoaldera begira malda ahul batekin, iparretik babestuta eta bista ikusgarriak. Azterketa geobiologikoak kokapen hori zehazten lagundu zigun... Leer más
-
Etxebizitza bioklimatikoa Legution, Araba 2.005ean hasitako proiektu honetan bezeroek hala nahita, etxea planta bakarrean moldatu beharra zegoen. Horrek eta orubearen azterketa geobiologikoaren emaitzak etxearen kokapena eta forma baldintzatu zituzten. Etxea orubeko gunerik lasaienean eta etxe bioklimatiko bat ahalbideratuko zuen tokian kokatu zen, “L” forman... Leer más
-
Lurrezko etxea Mataukun, Araba Arabako lautadaren zabaltasunean, gari-soloz inguratutako paisaian, 80m2-tako etxebizitza baten proiektua egin behar zen, jabeek, Iker eta Sandra, autoeraikuntzan eta bioklimatika eta bioeraikuntzako irizpideak jarraituz eraiki nahi zutena. Azterketa geobiologikoaren laguntzaz etxearentzat kokapen egokiena bilatu eta hantxe kokatzea erabaki zen, hegoaldera... Leer más
-
Etxebizitza bloketxoa Aranon, Nafarroa Bioeraikuntza, bioklimatika, energia eraginkortasuna, energia jasangarrien erabilera, material naturalen erabilera… baina batez ere etxejabeekin batera energia mailan burututako lana da proiektu honen berezitasuna. Aranon etxebizitza bat eta bi apartamentu txiki dituen etxe bloke txiki bat diseinatzeko enkargua jaso genuen. Etxejabeen... Leer más
-
Landa izaeradun goi mailako hoteltxoa Arantzan, Nafarroa Oso berezia izan da Arantzan landa izaeradun 10 gelatako hoteltxo baten proiektua idazteko burututako lana. Lekua izugarri polita da, haizetsua eta oso euritsua. Orubearen malda, bailara bezala, ipar mendebalderantz doa. Bistak ikusgarriak haizera, euri urera eta hotzerantza zabaltzen dira. Bioklimatika... Leer más