Sortu berri da Ekian, Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen Elkartea

Bioterra 2013n ezagutzera eman zen Ekian, Euskal Herriko Bioeraikuntza Profesionalen Elkartea. Elkartearen helburua bioeraikuntza gizarteratzea da eta eraikitzeko modu posible bakarra bizitza bultzatuz eraikitzea dela zabaldu nahi da.  Horretarako hainbat ekintza antolatzeko asmoa dute. Lehenegoa, Bioterra 2013koa, pasa den asteburuan Irunen ikusitakoa.

Igande goizean Josu Jauregi geobiologo eta bioeraikitzaileak, Iker López de Vicuña eta Sandra Estebanez autoeraikitzaileek eta Ekaitz Uribe arkitektoak lurrarekin eraikitzeari buruz hitzegin zuten, “LURRAREKIN ERAIKIZ. DISEINUTIK ETA PROIEKTUTIK ABIATUTA, ERAIKUNTZARA ETA AUTOERAIKUNTZARA” izenburupean. Ekian-eko erakusmahaiaren alboan aldiz, hiru egunenetan zehar lurrarekin nola eraiki daitekeen probatzeko aukera izan zen. Jende asko inguratu zen bai elkartearen berri jasotzera, bai eta lurrarekin nola eraiki ikastera.

Informazio gehiago Ekian-eko web orrian: www.ekian.es

[justified_image_grid developer_link=hide]

Visit Us On TwitterCheck Our Feed