Etxebizitza bioklimatikoa Legution, Araba

2.005ean hasitako proiektu honetan bezeroek hala nahita, etxea planta bakarrean moldatu beharra zegoen. Horrek eta orubearen azterketa geobiologikoaren emaitzak etxearen kokapena eta forma baldintzatu zituzten. Etxea orubeko gunerik lasaienean eta etxe bioklimatiko bat ahalbideratuko zuen tokian kokatu zen, “L” forman antolatutako plantak etxearen barne antolaketa baldintzatzen zuelarik, alde batean sukalde-jangela eta egongela eta bestean logelak eta komuna. Sarrera eta garajea iparraldean kokatu ziren. Era horretan etxe bioklimatiko bat antolatzeaz gain etxea paisaiari zabaltzea eta paisaia etxean sartzea lortu zen.

Egitura egur laminatuzkoa da, eustormak dentsitate baxuko bloke zeramikozkoak, isolamendua kortxoa eta egur zuntza eta arotzia egurrezkoa. Berokuntza sistemarako aldiz geotermia erabili da.

[justified_image_grid]

Visit Us On TwitterCheck Our Feed