Lurrezko etxea Mataukun, Araba

Arabako lautadaren zabaltasunean, gari-soloz inguratutako paisaian, 80m2-tako etxebizitza baten proiektua egin behar zen, jabeek, Iker eta Sandra, autoeraikuntzan eta bioklimatika eta bioeraikuntzako irizpideak jarraituz eraiki nahi zutena.

Azterketa geobiologikoaren laguntzaz etxearentzat kokapen egokiena bilatu eta hantxe kokatzea erabaki zen, hegoaldera begira.

Etxearen tamaina ikusiz eta berokuntza sistema gisa inertzi handiko tximinia bat nahi zutenez, tximinia eraikinaren erdian jarri eta honen inguruan antolatu zen etxebizitza osoa.

Hormak konprimatutako lurrezko blokez eraiki dira eta gainontzeko egitura egurrezkoa da, estalkiko egitura geometria naturalaren neurriak erabiliz diseinatu delarik. Horma-pikoetako itxitura lastozkoa da eta horretaz gain kortxoa eta egur-zuntza erabili dira etxea isolatzeko. Hormen amaiera aldiz lur buztintsuz egindako morteroz egin da eta margo eta olio naturalak Iker eta Sandrak egin dituzte.

Instalazio elektriko biobateragarria egin da.

[justified_image_grid developer_link=hide]

 

Visit Us On TwitterCheck Our Feed